XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orion Hook doktoreak ez zuan mundu ontan bere burua aundi agertzea beste leiarik, eta ortarakoxe izaten ziran jendearen aurrean esan oi zituan itz eta erabilli oi zituan era guztiak: bere burua aundi agertzeko.

Oraingo ontan, bekaiñak jetxiaz, goibel eta betillun gelditu zan une luze batean apaiz gaixoaren aurrean, eta maiz itxi-iriki zituan begiak zerbait garrantzitsu pentsatzen ari izan ba`litz bezela.

Komeri utsa, guztia.

Ala ta guztiz nabari zitzaion begi urdiñ aietan komerizkoa ez zan dizdira.

Asarre beltzaren ikurra? Poz alaiarena? Nork jakin!.

Nork jakin etxera ain uste gabean sartu zitzaion, mamu beltz arek asti atsegin bat igaro aal izateko gairik emango ez ote zion?.

Orregaitik, apaizaren lepotik par egiteko asmotan, paketsu eta emeki mintzatu zan gure doktore jakintsua: - Egia esatekotan, apaiz jauna, zure auzi orren garrantzirik ikusten ez dedala esan bearrean arkitzen naiz.

Zer esan nai didazun edo zer adierazi nai didazun ere ezin bait dut ulertu.

- Jauna: ezkondu egin nai dutela adierazi nai izan dizut.

Maggie Mac Nabs neskatillak eta Todhounter gizaseme gazteak, beren buruak alkartu nai dituztela ezkontzaren bidez.

Bi gizakume gazteen ezkontza!.

Doktore jauna: Munduan gauza garrantzitsuagorik izan al daiteke?.

Ba-zuan oraindik Hook doktoreak parragarrikeriaren zentzua, eta apaiz arlote arri ederki adarra jotzea erabaki zuan.

Marmari ugari ba-zerabilkian inguruetako jendeak doktore jakintsu oni buruz.

Batzuk ziotenez, jakintza mardul ua dana ikasteko egin bear izan zituan lanak osasuna zearo makaldu omen zioten.

Beste batzuen ustez, jakintza zabal sakon artan naasita, oso-oso galdu omen zuan sinismena.

Dana dala, jakintza galant aren zamak ez zion beintzat par egiteko gogorik akitu, eta atsegin zitzaion oraindik, Orion Hood doktore txit jakintsuari, alaiki bizitzea eta munduari irriparrez begiratzea.

Orregaitik oraingoan ere begiratzen zion pozik aurrean zeukan gizontxoari, iseka-irriño nabarmena ezpaiñetan zuala.

Aulki batean eseri zan, eta sendagilleen itxura artu zuan: sendagilleek gaixoen aurrean artu oi duten pazientzizko itxura.

- Apaiz jauna, - asi zan esaten -, ba-dira amar urte orrelako arazoetan nere bururik sartu ez dedala.

Frantzi`ko Lendakariaren auzia izan zan azkena argitu bear izan nuan ixkamilla.

Ba-dakizu, noski, Londres`ko alkateak eskeñi zion bazkarian edenez (benenoz) ia-ia erailla izan zala Frantzi`ko Errepublikaren Lendakari Jauna.